XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Antonio Campos, Gipuzkoako Ikastolen Federazioko Lehendakariak
Ikastola da Euskal Herriak duen eskola publikoa.

Atzo goizen hitzegin genuen Kilometroak egiten ari ginen bitartean Antonio Campos, Gipuzkoako Ikastolen Federazioko lehendakariarekin, berekin ikastolak jasaten ari diren arazo larriaz hitzegin dugu, beste gauzen artean.

Lehenik galdetu dugu zer dioen Kilometroak 84 jasotako arrakastaz.

- Oso ondo.

Guk pentsatzen genuen Kilometroak nolabait bultzada bat izan du herriagandik, eta aurtengo hontan nahi genduen erreibindikazio maila bat eman.

Erreibindikazio maila bat sentido baten; alegia erreibindikatuz ikastola dala Euskal Herriak duen eskola publikoa; eta linea hortan etorria den jende guztiak ikusi nahi duenentzako, nik uste demostratzen duela ikastolak; jende asko duela atzetik, eta herri honek nahi duen ikastetxea beretzat ikastola dela.

- Egun hauetan ikusten ari gara prentsan ikastolen artean arazo txiki batzu badaudela.

Zure iritziz, eta zauden lekutik nola ikusten duzu irtenbidea?.

- Behar bada, guk nortia esango nuke galdu egin dugula.

Eta galdu egin dugula hasi dugulako gure egoera guztia kokatzen ikastetxe bat bakarra behar dugun ala bi edo hiru,... ez dakit.

Eta linea hortan nolabait sentzua galduta.

Guk momentu honetan erreibindikatu nahi duguna da Ikastola dela Euskal Herriko eskola.

Herri honek aukera asko zituen bere eskola antolatzeko garaian, eta aukeratu zuen ikastola hori erreibindikatu nahi dugu eta hori aurrera atera nahi dugu.

Beste alde hortatik bai aginte publikoak ikusiz ikastolak bultzatu nahi duela, berak egin behar dituenak egingo dituela ikastola aurrera ateratzeko.

- Ikastolen arazo hau berria da, lehendik dator ala EIKE edo horrelakongatik dator?.

- Ez nik uste EIKE gure aldetik pentsatuta izan zen beste pauso bat.

Dudarik gabe lege baten barruan sartu beharran daukagu.

Eta EIKE izan zen, nolabait ikastolen egoera lege barruan sartzea orain, EIKE Federazio mailan aprobatu genuenean eta gehiengo haundi batek aprobatu zuen EIKEn sartzea.

Aprobatu zen pauso bezala.

Orain interesatzen zaiguna behin betiko definitzea da, eta hori aginte publikoek egin behar dute nolakoa nahi duen eskola publiko bakar hori.

Eta eskola publikoa nolakoa behar duen izan erabakitzen duen garaian ikusi behar dugu zein bide dauskagun ikastolak eta transferitutako eskolak, eskola bakar horretara irizteko.

- Zerbait gehiago nahi duzu erantsi antolakuntzaz?.

- Perfekzioa mundu honetan lortzerik dagoen; baina neuk esango nuke lana erruz egin duela.

Ez bakarrik gaurko egunean baita aurreko egunetan egin dituen milaka ekintzatan, alde horretatik superatzen dijoazte Kilometroak eta nik esango nuke aurtengo Errenterikoak oso goian jarri duela listoia hurrena atzetik etorri behar duen antolatzailearentzat.

- Hurrengo antolatzaileak nortzu izango diren ba al dakizu?.

- Ez, hori Kilometroak bukatzen den garaian, talde eragile bat biltzen da eta irekitzen da ikastola guztien artean hurrengo Kilometroen antolaketa.

Orduan nahi duten ikastolak beren eskariak egiten dituzte eta talde batek erabakitzen du hurrengo Kilometroak non izango diren.

Noiz, urtero gutxi gora behera garai berdintsuan egiten da.

Antonio Campos, Gipuzkoako Ikastolen Federazioko lehendakari.